Japoniako kultura

Byōdō-in japoniar lorategia, Ujin, Kyoton, 1053an sortua eta Gizateriaren Ondare izendatua.

Japoniako kultura kontinentetik eta Ozeano Bareko uharteetatik heldutako migrazio-uhinek eta Txinaren eraginak sortutako prozesuak sortu zuen. XVII. mendean, el Tokugawa shogunerriak bultzaturiko isolamendu aroak (sakoku)- XIX. mendeko amaiera arte, Meiji Arora arte, iraun zuena- berezko ezaugarri batzuk sortu zituen. Ordutik hona, eta batez ere, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, mendebaldeko eragina nabarmena izan da. Bilakaera honek ekialdeko beste kulturetatik berezkoa den kultura bat sortu du.[1]

Japonian, «betebehar» eta «ohore» ideiek, giri (japonieraz: 義理?) deitua, elkarrekiko harremanetan eragin handia dute, mendebaldeko kulturetako indibidualismotik urrun dagoena. Familia, eskola eta lagunarteko harremanetan «jokabide zuzena» eta «moralitatea» ez dira mendebaldean bezain aintzat hartuak; nagusi eta ezezagun artekoetan, berriz, formalagoak dira. Japoniera ere kulturaren bilakaera eginkizun inportantea izan du. Era berean nemawashi (japonieraz: 根回し?) jokabidea- proiektu bat burutzeko prestaketa harmoniatsu eta adostasunezkoa egitea- ere nagusia da.

Bestetik, japoniarrek umore-sena nahaspilatua dute, bere kultura, etika, hizkuntza eta erlijioarekin lotura estua duena, beste kulturen ikuspegitik ulertzea zaila egiten dena.[2]

  1. Nippon The Land And Its People. .
  2. Dale, Peter N.. (1990). The Myth of Japanese Uniqueness. Londres: Routledge ISBN 0-415-05534-2..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy